martes, 20 de diciembre de 2016

Gabonetako postalaren irabazlea


Badakizue duela 10 egun zuen seme-alabek entregatu behar zutela haiek egindako gabonen marrazkia; eta irabazlea, Peio Alberdi izan da. ZORIONAK PEIO !!!!!!!!
Resultado de imagen de postal de navidad hecho por niños

AGENDA 21 eko proiektua


AGENDA 21 proiektua dela eta, gure ikasleak naturarekin harremanetan jartzeko, beraien landare propioak landatu dute. Batzuk txitxiroak, beste batzuk dilistak... emaitzak hurrengoak dira,


Lehenengo haziak kotoiarekin batera jarri genituen yogurt ontzi batean:



Resultado de imagen de semillas de lentejas en yogures para niños
Denbora pasatu ondoren...
Resultado de imagen de semillas de lentejas en yogures para niños

Olentzeroren abestia


Gabonak heltzear daude eta honekin batera Olentzero. Urtero bezala gabonak ospatzen ditugunez, Olentzeroren abestia usten dizuegu haurrek abestiaz goza dezaten.



Agur bero bat eta hurrengora arte





Honekin batera, letra jartzen dizuegu:

 



Olentzero joan zaigu

mendira lanera

intentzioarekin

ikatz egitera.

Aditu duenian

Jesus jaio dela

lasterka etorri da

berri ona ematera.



Horra! Horra!

Gure Olentzero!

Pipa hortzetan duela

eserita dago

kapoiak ere baditu

arraultzatxuakin

bihar meriendatzeko

botila ardoakin.



Inolaz ezin dugu

Olentzero ase

bakarrik jan dizkigu

hamar txerri gazte.

Saiheski ta solomo

makina bat este

Jesus jaio da eta

alaitu zaitezte.



Horra! Horra!...


Zuen laguntza behar dugu !


Egun on gurasoak !

Datorren abenduaren 12rako, janaria bildu behar dugu behar duten pertsonentzako. Horretarako zuen laguntza behar dugu!

Nahi duzuen janaria ekarri dezakezue, baina gehien behar dena ondorengoa da :

- Haur txikientzako janaria ( potoak, esne hautsa, pureak... ) eta baita ere pix oihalak

- Olioa
- Arroza
- Pasta
- Esnea
- Kontserba latak
- Egoskariak

Honekin batera eskertuko genizueke zuen seme-alaben inplikazioa.

Eskerrik asko.



Informazio gehiago nahi izanez gero, sakatu HEMEN

Datorren ostiraleko batzarra.


Egun on gurasoak !


Dakizuenez, datorren ostiralean 2016ko abenduaren 9an, urtero bezala, gabonetako oporrak izan baino lehen haurren aurrerapenak eta zailtasunak azaltzeko eta  gainera, zuon galderak erantzuteko batzarra burutuko dugu. 


Hau klasean bertan izango da, aurretik finkatu genuen ordu berean, hortaz, arratsaldeko 17:30-etan izango da, baina aurretik, hots, umeak eskolatik irteten diren ordu ofizialetik batzarra burutuko den ordura arte klasean bertan egongo naiz zuetako norbaitek zerbaiten beharra badu, edo zerbait galdetzeko edo argitzeko beharra badu. 


Jarraian nire helbidea usten dizuet, zerbaiten beharra baduzue, nirekin kontaktatzeko aukera izan dezazuten; irakasle4.0@gmail.com


Gauzka horrela, datorren ostiralean ikusten gara. 


Agur bero bat !

Ongi etorri !

Kaixo gurasoak !

Blog honetan, eskolan eta klasean gertatzen diren gauzen berri emango dizuegu; aldi berean, txango bat dagoen bakoitzean oharrak egongo dira, bilerak... Lehen bidaltzen genituen zirkularrak desagertu dira, beraz hau izango da gure komunikatzeko era berria ! Honekin lortu nahi duguna, gurasoek gaur egungo IKT berrietara pixka bat gehiago hurbiltzea eta papera aurrezten saiatzea ( gogoratu AGENDA 21 plana daukagula ) Espero dugu komunikzioa errazteko ideia berri hau primeran joatea!


Resultado de imagen de sestaoko eskola publikoa  

Hemen nire korreoa utziko dizuet berehala harremanetan jarri nahi izanez gero: marimototsak@gmail.com