Badakizue duela
10 egun zuen seme-alabek entregatu behar zutela haiek egindako gabonen
marrazkia; eta irabazlea, Peio Alberdi izan da. ZORIONAK PEIO !!!!!!!!
Albiz eskola publikoa
martes, 20 de diciembre de 2016
AGENDA 21 eko proiektua
Olentzeroren abestia
Gabonak heltzear daude eta honekin batera Olentzero. Urtero bezala gabonak ospatzen ditugunez, Olentzeroren abestia usten dizuegu haurrek abestiaz goza dezaten.
Agur bero bat eta hurrengora arte
Honekin batera, letra jartzen dizuegu:
Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duenian
Jesus jaio dela
lasterka etorri da
berri ona ematera.
Horra! Horra!
Gure Olentzero!
Pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak ere baditu
arraultzatxuakin
bihar meriendatzeko
botila ardoakin.
Inolaz ezin dugu
Olentzero ase
bakarrik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Saiheski ta solomo
makina bat este
Jesus jaio da eta
alaitu zaitezte.
Horra! Horra!...
Zuen laguntza behar dugu !
Egun on gurasoak !
Datorren abenduaren 12rako, janaria bildu behar dugu behar duten
pertsonentzako. Horretarako zuen laguntza behar dugu!
Nahi duzuen janaria ekarri dezakezue, baina gehien behar dena ondorengoa da
:
- Haur txikientzako janaria ( potoak, esne hautsa, pureak... ) eta baita ere
pix oihalak
- Olioa
- Arroza
- Pasta
- Esnea
- Kontserba latak
- Egoskariak
Honekin batera eskertuko genizueke zuen seme-alaben inplikazioa.
Eskerrik asko.

Informazio
gehiago nahi izanez gero, sakatu HEMEN
Datorren ostiraleko batzarra.
Egun on gurasoak !
Dakizuenez, datorren ostiralean 2016ko abenduaren 9an, urtero bezala, gabonetako oporrak izan baino lehen haurren aurrerapenak eta zailtasunak azaltzeko eta gainera, zuon galderak erantzuteko batzarra burutuko dugu.
Hau klasean bertan izango da, aurretik finkatu genuen ordu berean, hortaz, arratsaldeko 17:30-etan izango da, baina aurretik, hots, umeak eskolatik irteten diren ordu ofizialetik batzarra burutuko den ordura arte klasean bertan egongo naiz zuetako norbaitek zerbaiten beharra badu, edo zerbait galdetzeko edo argitzeko beharra badu.
Jarraian nire helbidea usten dizuet, zerbaiten beharra baduzue, nirekin kontaktatzeko aukera izan dezazuten; irakasle4.0@gmail.com
Gauzka horrela, datorren ostiralean ikusten gara.
Agur bero bat !
Ongi etorri !
Kaixo gurasoak !
Blog honetan, eskolan eta klasean gertatzen diren gauzen berri emango dizuegu; aldi berean, txango bat dagoen bakoitzean oharrak egongo dira, bilerak... Lehen bidaltzen genituen zirkularrak desagertu dira, beraz hau izango da gure komunikatzeko era berria !
Honekin lortu nahi duguna, gurasoek gaur egungo IKT berrietara pixka bat gehiago hurbiltzea eta papera aurrezten saiatzea ( gogoratu AGENDA 21 plana daukagula )
Espero dugu komunikzioa errazteko ideia berri hau primeran joatea!
Hemen nire korreoa utziko dizuet berehala harremanetan jarri nahi izanez gero: marimototsak@gmail.com
Suscribirse a:
Entradas (Atom)